XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERESBIL horien bidez asko aberastea, jada punta-puntako interes musikologikoa lortu duelarik.

Musikagile euskaldunen zerrenda.- Hau izan zen ERESBILen hastapenetan burutu zen lanetako bat.

Bilketarako irizpideak musikaren kalitatea aintzat hartzen ez zuenez, izen pilaketa izugarria izan zen lehen hamar urteetan, gero mantsotzen joan bazen ere.

Zerrendak egiteko oso lagungarri onak izan dira musikarien hiztegi biografikoak, jakina, horiek hautaketarako irizpide minimo batzuei eusten die. Honi ikerketa modernoaren aurrerapena gehitu behar diogu; izan ere gaur egungo ikerketa katedrale, kolegiata, eta abarretako artxibategietan izkutuan dauden musikagile euskaldun asko eta asko aurkitzen ari da, horrela, bada, ulertuko dugu ERESBILen musikagile euskaldunen zerrenda gero eta interesgarriagoa izatea, azken aurkikuntza guztiak biltzen dituelako.

Bestalde, ERESBILeko teknikariek egiaztatu ahal izan dute hiztegi biografikoek elkarri kopiatzen dizkiotela musikagileen daturik garrantzitsuenak; beraz, zaharrak daturen bat oker jartzen baldin badu beste guztiek ere akats bera egiten dute, nonahi zabaltzen dutelarik. Konstatazio honek ERESBILeko teknikariak beren zerrenden berrikuskapen jarraiera behartzen ditu, akats horiek zuzentzeko.

1997. urtean musikagile euskaldunen zerrenda 1367koa da, eta horiei nolabait euskal musikarekin erlazionatutako beste 188 musikagile ez euskaldunen izena gehitu behar zaie. Zerrenda hau argitalpen honetako beste orrialde batzuetan kontsulta daiteke.

Halaber, garrantzitsutzat daukagu ERESBILen erregistratutako interpretari euskaldunen zerrenda.